AUTOMOZIOKO 1. MAILAKO MEKANIKARIA EDO ELEKTROMEKANIKARIA

Lanpostuaren deskribapena:

1932an sortutako tailer bat da, duela 40 urtetik Volvo kamioi eta autobusen taller ofiziala. 2 taller dauzkagu, bat Olaberrian eta bestea Imarcoainen. Lanpostuari dagokionez, automozioko edo elektromekanikako goi mailako titulua duen norbaiten bila gabiltza. Diagnosi-ekipoak erabiliz diagnostikatzen jakitea eta bere lana antolatzen jakin, txukuna izan eta taldekideak laguntzea beharrezkoa izango da.

Erantzukizunak:

Diagnosia egitea, diagnosi ordanagailuak erabiltzen jakitea, konponketak (motorrak, frenuak, enbrageak…), lankideei erakutsi eta laguntzea.

Betekizunak:

  • Formakuntza: Automozioko edo elektromekanikako goi mailako titulua.
  • Trebetasunak: Diagnostikatzen jakitea, diagnosi-ekipoak erabiliz. Lanean trebea izatea, pertsonekin erlazionatzen jakitea, nagusien esanak betetzea, antolakuntza eta ordena edukitzea.
  • Esperientzia: 3 urte (ez da derrigorra baina asko baloratuko da).

Eskaintzen da:

Talde motibatua, kaiser metodoa, Volvoren laguntza.

  • Lanaldi mota:    2 aukera ezberdin daude:
    • Lanaldi etena.
    • Lanaldi jarraia, aste bat goizez eta beste bat arratsaldez.
    • 3 astean behin, larunbatez lana egin beharko da.

Informazio zehatza:

  • Profil-a:AUTOMOZIOKO 1. MAILAKO MEKANIKARIA EDO ELEKTROMEKANIKARIA
  • Enpresa: GARAJE MODERNO PABLO IRIZAR,S.L.
  • Kokapena::  Imarcoain, Ciudad del transporte (Navarra)
  • Soldata:: 28.000 – 31.000€
  • Jornada:LANALDI ZATITUA edo JARRAIA. Hiru larunbatetatik batean lan egin beharko da.
  • Experiencia: 3 urte (ez da derrigorra baina asko baloratuko da).

Lan postuan izena eman

Onarturiko formatuak: .pdf, .doc, .docx