Lanpostuaren deskribapena:
FULCRUM ingeniaritza zibileko enpresa bat da, garraio- eta ur- eta ingurumen-azpiegituren proiektuetan lan egiten duena. Ingeniari tituludunak bilatzen ari gara, proiektuak idazteko arloetara batzeko.
Erantzukizunak:
Garraio-, ur- eta ingurumen-azpiegiturako proiektuen sailean integratuta, azpiegitura zibileko proiektu garrantzitsuen idazketan parte hartuko duzu, hala nola: errepideak eta trenbideak edo presak, hornikuntza-sareak, saneamendua, arazketa eta ibai-hidraulika.
Lantaldean edukiko diren eginkizunak hautagaiak emandako ezagutza, gaitasun eta esperientzietara egokituko dira, haren gaitasunari inolako mugarik jarri gabe.
Betekizunak:
- Formakuntza: Masterra Bide Ingeniaritzan, Ingeniaritza Zibileko Gradua edo antzekoa
- Trebetasunak: Komunikazioa, autonomia, talde-lana, erantzukizuna hartzea
- Esperientzia: Ez da beharrezkoa, baina baloratu egingo da
- Honako hauek ere baloratuko dira:
- Ingelesa
- Azpiegitura-proiektuetan esperientzia izatea
- Software teknikoen erabilera (marraketa, aurrekontuak, BIM, drainatzea…)
- BIM metodologia ezagutzea
Eskaintzen da:
Lana, talde profesional eta fidagarriez osaturiko lan-ingurune batean gauzatuko da. Bertan, zure profil profesionala garatzeko aukera ugari eskaintzen dira, parte-hartzailea, malgua eta aurrera egiteko gaitasuna duen ingurune batean.
Informazio zehatza:
- Profil-a:INGENIARIA. Ingeniaritza zibileko proiektuak idaztea
- Enpresa: Fulcrum
- Kokapena:Leioa (Bizkaia)
- Soldata:25.000€ – 45.000€
- Jornada:Osoa
Gutxieneko esperientzia:Ez da beharrezkoa
