Future-Ready Solutions

ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK ETA TALENTU TEKNIKOA KONEKTATZEN

LAN BILA DABILEN PROFIL TEKNIKOA BAZARA, LEKU EGOKIAN ZAUDE

ZER DA BATU?

BATU Euskadi eta Nafarroako profil teknikoak balioan jarri eta ikusgarritasuna emateko sorturiko plataforma bat da. Benetako behar batetik sortu da: esperientzia praktikoa edo prestakuntza teknikoa duten pertsona askok ez dute euren gaitasunak baloratuak diren lantokirik aurkitzen eta enpresa txiki eta ertain askok zailtasunak dituzte beraien beharretara egokituriko profilak aurkitzeko.

BATUn pertsonak daude erdigunean.Ez dago automatikoki baztertzen duen algoritmorik edo prozesua garestitzen duen erdibidekorik. Hemen profil guztiek gehitzen dute, eta enpresa bakoitzak behar duena erakutsi dezake.

BATU ondorengo helburuekin sortu da:

  • Enpresa eta profesional teknikoak konektatzea
  • Euskal sare industriala indartzea erreminta sinple, garden eta gertuko baten bitartez.

Laburbilduz, BATU ez da plataforma digital bat soilik: enpresen eta pertsonen arteko zubi bat da, profil teknikoen balioan eta batasunean sinisten duena.

LAN BILA NABIL:

Eskuragarri dauden lan eskaintzak ikusteko sakatu beheko botoia. Ez baduzu zurekin bat egiten duen eskaintzarik ikusten, eman izena behean eta eskaintza berriak igotzen ditugunean jakinaraziko dizugu.

HAUTAGAI BILA NABIL:

Enpresa txiki edo ertain bat baldin bazara eta hautagai bila baldin bazabiltza edo lan eskaintza bat jarri nahi baduzu, idatziguzu. Zure beharrari ikusgarritasuna eman eta zure beharrekin bat egiten duten profilak bilatzen lagunduko dizugu.